XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste konturik ez zebilen Altsasu guztian.

Eta gogoratzen al zarete Koxmeri, Xikerren aitari, ikatza erosten zion Altsasuko gizon hartaz?.

Ba, bere aldamenekoak begi gorridun mutikoaren berri eman zionean, segituan gogoratu zitzaion aspaldi hartan gertatutakoa eta Xiker ikustera joan zen: - Xiker! Ezagutzen al nauzu? Badakit asko zahartu naizela baina... ni naiz zure aitari ikatza erosten niona!- oihukatu zion Xikerri.

- Zu al zara goxokiak ekartzen zizkidan gizon hura?.

- Joaten al zara orain nire etxera? Zer moduz daude?...- bukatu ezin ahala galdera zuen Xikerrek ikatz eroslearentzat.

- Bai, noski. Oraintxe bertan joango gara.

- Goazen!- erantzun zion gizon hark egon ezinik.